ES · EU   |     |   HARREMANA

Iñurritza Berria Tasatuak

36 etxebizitza tasatuen zozketa

Zozketaren informazioa

2023ko otsailaren 20ean argitaratu dira zozketaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Egun hortatik aurrera 30 egun naturaleko epea zabaltzen da Tasaturiko Etxebizitza hauen zozketan izena emateko. Izen ematea gauzatzeko azken eguna martxoaren 22a izango da.


Zozketaren prozedurarako eman beharreko urratsak adierazten dizkizugu :

 

  1. Eskabideak aurkezteko epea.  Izen ematea otsailaren 20tik martxoaren 22ra.
    • Eskaerak Zarauzko Zarautz Lur, Salegi 14, beheko solairuan (943.005.129 telefonoa) aurkeztu behar dira, aurrez aurre, bai eta egoitza elektronikoan ere, www.zarautz.eus udal webgunearen bidez.
  2. Zozketarako aurretiazko zerrendak egitea eta argitaratzea.
    • Partaide onetsi eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira. Zerrendak hamar egun baliodunez argitaratuko dira Zarauzko Udaleko iragarkien taulatan eta Udalaren webgunean, baita Zarautz-lurren bulegoan ere. Hamar eguneko epea egongo da erreklamazioak aurkezteko, 2023ko martxoaren 27an hasiko da eta 2023ko apirilaren 12a izango da azken eguna erreklamazioak aurkezteko. Erreklamazioa idatziz egin beharko da Zarautz Lurren bulegoan, bakoitzaren arrazoiak oinarritzeko egokitzat jotzen diren dokumentu frogagarriekin batera.
  3. Zozketarako behin betiko zerrendak egitea eta argitaratzea.
    • Partaide onetsi eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu dira, eta onarturiko eskaera hauek izango dira jarraian egingo diren zozketan sartuko direnak. Datozen egunetan, eskaera bakoitzari ausazko zenbaki bat esleituko zaio, eta hori erabiliko da zozketa bidez sustapeneko etxebizitzak esleitzeko oinarri gisa.
  4. Zozketaren ospakizuna.
  5. Salerosketa-kontratuaren sinadurak.

 

Zozketaren dokumentazioa

 


 

Informazio gehigarria

Zozketa apirila bukaeran izango dela aurreikusten da. IÑURRITZA eremuan etxebizitzak esleitzeko 2 prozedurentzat (24BOE eta 36 ET), zozketarako deialdi bakarra egingo da. Halaber, 2 zozketak ekitaldi berean egingo dira eta 2 prozeduretan izena eman duten pertsona guztiek bi zozketetan parte hartuko dute.

Ondorioz, norbaiten zenbakia 2 zozketetan zorteduna balitzateke, bietako bati uko egin beharko lioke. Kasu honetan, uko egiteak eragiten dion etxebizitza, itxaron zerrendan dagoen pertsonaren esku jarriko da.

Informazio gehiago: https://www.zarautz.eus/eu/-/36-etxebizitza-tasatuen-zozketa